Irteera Donostiako Elizbarrutiko Artxibategira
Jonen izenean sartu bagara ere, denon artean idatzi behar dugu post hau.
Goizean goiz trena hartu eta Donostiarantz abiatu gara zer aurkituko genuen oso garbi jakin gabe. Estaziora iritsi eta Londres hotelaren ondoan dagoen geltokira joan gara, han autobusa hartu eta Elizbarrutiko bideari ekiteko.
Iritsi bezain laster, Joxeanek, artxiboko zuzendariak ongi-etorria eman digu. Jainkoari, Jesusi eta orokorrean erlijioaren historiako zenbait atal jorratuz ordubete inguruko hitzaldia entzun dugu, dokumentu orijinal asko ikusteko aukera izan dugularik.
Ondoren artxiboa erakutsi digu; ikaragarria da duela ehundaka urte nolako arte obrak burutzeko gai ziren ikustea.
Dudarik gabe irteera paragebea izan da, errepikatzeko modukoa. Hurrengora arte! Jon.
Gaur, San Bosko bezperan, Batxi 1eko zientziero eta letreroak Donostia aldera joan gara, irteera bat egin dugu. Zientzeroak Miramonera eta letreroak, berriz, Elizbarrutira ! (Joxeaan txaposoooo, jajaja)
Aurrekoa broma da, Joxean ederki portatu baitzaigu eta primeran esplikatu baitizkigu hango gorabeherak. Bertan hainbat informazio berri jakin ditugu, artxibo pila ikusi eta inoiz pentsatu gabeko gauza berriak jakin ditugu; antzinakoak hain zuzen. Gauza izugarriak, ikutu al izan ditugu, oso polita izan da dena eta emozionaaantisiiiiiiimooo!
Orain, non bazkaldu behar dugun pentsatzera goaz, eta nire gelakideek idazteko, despeditzeen nijoalaaa, baamos que nos baamoooooos !
jajajajajajajaja. Maitane.
Gaur egin dugun irteera honi amaiera eman baino lehen, Donostiako liburutegitik buelta bat ematea pensatu dugu; hemen gaude oraintxe denok portatil batekin gure irteerari buruz hitz eginez.
Honen ondoren, bazkaltzera joateko asmoa dugu baina oraindik ez dugu pentsatu nora joan gaitezkeen… Ea pentsatzen dugun… Aio. Maider.
Gaurko irteera oso interesgarria iruditu zait; pentsaezina da nola gorde daitezkeen 500 urte inguruko idazkiak ia egoera perfektuan; mikrofilmekin inbestigazioak egitea ere oso interesgarria da eta gehiagotan joateko prest egongo nintzteke; ikustea espero ez nuen hainbaat gauza ikusi ditut.
Nire lagunari bide emango diot orain. Hurrengo irteerara arte. Mikel.
Gaurkoan, geure irteera ez da Kixketeko gosari batekin hasi, betiko moduan; gaurkoan ohea garaiz utzi beharra izan dugu alde batera eta tren geltokian 8:00etarako egon. Trena hartuta ailegatu gara Donostiara (Iruneren jaiot herrira) eta, behin bertan aurkitzen ginela, Elizbarrutirantz abiatu gara. Hasiera batean, beldur ginen ea bertakoak sartuko zigun hitzaldia luzeegia izango ote zen, baina, beno! oso entretenigarria iruditu zaigu azkenean.
Orain, Donostiako liburutegian gaude, Koldo Mitxelenan, eta denak idatzi ondoren, bazkaltzera joango gara denak batera. Hurrengo irteera iristeko amorratzen gaude. Ainhoa.
Gaur Donostira etorri gara, Elizbarrutiko Artxibategian gure arbasoak bilatzeko asmoz. Egia esan, ia ez dugu denborarik izan horretarako, baina artxiboko zuzendariak gauza interesgarri asko kontatu dizkigu; beraz, azken finean irteera ez da gaizki egon. Ez dator gaizki noizean behin klaseen rutina utzi eta horrelako zerbait egitea.
Orain bazkaltzera joan behar dugu, irteera ezin hobeto bukatzeko; beraz, amaituko dugu kontatzeaz beste egunen batean. Aio!! Lidia.
Gure gaurko bisitaldia Donostiara egin dugu. Bertan Elizbarrutiko artxibategira joan gara, gure arbasoen informazioa bilatzera. Niri dagokidanez, ez dut asko aurkitu, baina lehen baino gehiago dakit orain nire familiaz.
Gaur ez gara Kixketeko kafetegira gosaltzera joan, baina horren ordainetan, Donostiko Bide-luze jatetxean geratuko gara bazkaltzen.
Beste guztia jada nire gelakideek kontatu dutenez, ez daukat ezer asko esateko hahaha=)
Garazi
8:00etarako tren geltokian geunden, txintxo-txintxo. Ez naiz, aurrez esan nuen bezala, lehenengoa izan, baina azkena ere ez. Jon izan dut atzetik. Itsasondon Mikelek eta Legorretan Maitanek konpletatu dute letrero taldea. Iritsi eta gosari azkar bat egin dugu. Oso sinplea: kafe makinan bakoitzak nahi izan duena hartu du; Kixketeko gosarien parean, ezertxo ere ez.
Autobusa Hotel Londresen hartu eta Seminariora joan gara. Sartu aurretik, Korok argazkitxo batzuk atera ditu, gero spacera igotzeko. Horrela, atezainak nora joan behar genuen azaldu ondoren, 3. solairura iritsi gara, artxibora. Joxean eta Ane zain geneuzkan. Joxeanek sarreratxo bat egin digu, elizbarrutia zer den, artxiboaren balioa… Ordiziako 1527 inguruko lau liburu esku artean izateko aukera ere izan dugu, zoragarria izan da.
Artxiboa eta biltegia erakutsi dizkigu. Gauzak nola gordetzen dituzten, gordetzen dituztenean behar diren kondizioak… Bukaeran, mikrofilmen bidez, gure arbaso batzuen partidak ikustea ere lortu dugu. Gaurko irteera asko gustatu zait. Mila esker Ane eta Joxean! Irune.
Urtero bezala, irteera egin dugu Donostiko Elizbarrutiko Artxibategia ikustera. Aurrez etxean galdetuta genuen gure arbasoen berri izateko eta Ordiziako Epaitegira ere joan ginen, denboran atzera egin nahian, beti ere. Genoomen apuntatzen joan ginen eta gure zuhaitza egiten. Batzuk ez zuten ezer aurkitzen eta desesperatu ziren eta beste batzuk, berriz, ez zuten bilatu ere egiten eta ni izan nintzen desesperatu zena.
Hala ere, gaurkoan erabat harrituta geratu gara, Urdanetaren garaiko bataio liburuak ikustean eta ukitzean, Santa Urtsularen lagunetako baten garezurra Ordiziako Elizako aldarearen azpian dagoela jakitean, meza kantatzeko liburu erraldoiak eta behean gordeta dagoen triptikoa ikustean… Guretzako mundu berri bat ireki da, hainbeste dokumentu zahar ikustean.
Joxeanek eta Anek aparteko harrera egin digute eta behar baino beranduxeago irten gara Artxibategitik. Badakigu ordubatean ixten dela, baina ikasleak asko emozionatu dira bere arbasoren bat aurkitu dutenean eta ez zuten bilaketa bertan behera utzi nahi. Barkatu Joxean eta Ane! Eskerrak gurekin izan duzuen pazientziagatik!
Recuerdos también para Sole, que hoy no estaba, pero todos los años nos ayuda en esta labor.
Eta bereziki zuri, Joxean. Asko irakatsi diguzu gaurkoan eta gehiago jakiteko grina piztu ere bai. Koro.


















