Urdanetaren Erakusketa

Korok asteazkenean aipatu bezala, ostegunean egin genuen gure lehen irteera. Horren berri emateko lana niri egokitu zait letreros!

8:30ean Frain geratuak geunden eta denok bete genuen hitza MAIDERrek izan ezik. Batzuk gaixo egongo zelakoan geunden, ez baitu Maiderrek garaiz iristen ez denaren itxura, baina Ainhoak azalduko zela esan eta 5 minuturen buruan han agertu zen Etxezarreta Kaletik. Korok azkenari argazki bat ateratzea lortu zuen, nahiz eta bera ezkutatzen saiatu. Badakizu, Maider, hurrengoan puntuala izan eta ez duzu ezkutatu beharrik izango!!

Hala, Kixketera abiatu ginen kaleak zebrabideetatik gurutzatuz. Iritsi eta jendez gainezka ikusteak apur bat beldurtu gintuen, baina ez geneukan leku bila hasteko ez gogorik, ez borondaterik. Pentsa, bila ez hastearren kanpoan gosaltzea ere pentsatu genuen. Gure zorterako bi mahai libratu ziren eta korrika batean inbaditu genituen. Bixen eta Idoiarekin topo egin genuen. Haiek ere bizi asmoan ari ziren, gu geroxeago bezalaxe, jakina. Kroisantak, kafesnea, cola-caoa..egia esateko, bapo gosaldu genuen. Orangen iragarki tentela izan zen hizketa-gai nagusia; onena garrantzirik ez ematea izango zela erabaki genuen.

Barrenako erakusketaren beheko zatiarekin gutxi gorabehera ondo kokatu ginen Urdanetaren lehengo urteak errepasatuz. Blasen laguntzarekin goiko zatia ikustea lortu genuen, goizetan itxita egoten baita. Behin goran, Itzulbidaia sakondu genuen, baita Loaisa eta Legazpiren espedizioak ere. Espeziak, Manilako Galeoia… egindako errepasoak dena berriz birgogoratzeko balio izan zigun, oso aproposa izan zen. Denboraz nahiko justu genbiltzanez, ziztu bizian ikastolarako bidea hartu genuen. A, Maitanek ia-ia nabigazioko tresnen kaxa lurrera bota zuela ahazten zitzaidan. :D

Tximistako zubian Korok argazki bat atera nahi izan zigun. Berak barandaren ondoan jartzeko eskatu zigun, baina, entzuten ez genionez, trena pasatzen den zubiaren azpian agertzen gara. Ez da argazki itsusia, gutxi ikusten zaigu, hori da dena.

Ikastolara iritsi ginenean zientzietakoen uhukada entzun behar izan genuen, inbidia hutsa.

Hau da nik ikusitakoa. Historiarekin jarraitzera noa. Ea azken errepasoa ematen diodan.

Zorte on ba, bihar arte!

3 Responses to “Urdanetaren Erakusketa”

  1. Iruneee,
    se saleee.
    oso ondo esplikautaa.
    tu reportera principal.

    aixx maider berandu
    eta maitane gauzak puskatzeko asmotan,
    noiz aldauko zeate¿?

    :P
    aioo.

  2. Apa, Irune!
    Oso kronika dotorea atera zaizu eta MAIDERri izugarri gustatu zaio. Ahaztuta nituen Lidiak kontatu zuen iragarkiarena eta Maitaneren ia-iako estropizioa! Iradokizun bat egingo dizut: argazkiak bota ditut faltan… Ondo izan!
    A! Eta ongi etorri, Ainhoa! Ikusi dut gure lagun egin zarela…

  3. Lidian iragarkina aipau det (orange) jajajjajaj ta maitanena ere aipau det, bakarrik ez nitula sakondu..
    argazkik igoko ditu.. jajajjj

Leave a Reply