Iruneren txokolatea!

Jonek oraindik idatzi ez duela ikusita nik idaztea pentsatu dut. Aste honetan egindako jarduera nagusia txokolatearena izan da; bai-bai ongi entzun duzue, Iruneren txokolatea.

Astelehen goiza zen eta pelikula ikusteko prestatzen ari ginen; orduan konturatu ginen ez hamaiketako, ez bizkotxo geundela. Bat-batean Irunek bi poltsa handi hartu zituen eta, bertatik, gutxienez 5 termo atera zituen, denak ezberdinak. Asko pentsatu gabe eta esplikazio handirik eman gabe, denontzat txokolatea ateratzen hasi zen, baita bakoitzarentzat esku-zapi bana, koilara eta, nola ez? bizkotxoa, jaki hau ezinbestekoa baita gure pelikula, irteera kultural eta gosari ludikoetan.

Oraingo honetan, Las dos caras de la verdad ikusi genuen. Pelikularen ondoren eta bapo gosalduta geundenean, klaseekin normaltasunez jarraitu behar genuenez, zientzietako gelara bideratu ginen; hauek, ordea, animaliak bezala asi ziren, heu bera beste bera eta nola ez Nagore denen gainetik janari eske. Zertxobait sobratu zenez, zientzietako pribilegiatu batzuk Iruneren txokolate bikaina dastatzeko aukera izan zuten.

Egun hartako hainbat argazki jarriko ditut orain, asmatzen badut noski. Bideoak ere badaude , baina Jokinek begiratu behar du gunea, ea bideoak zintzilikatzen uzten duen. Argazkien kalitatea ez da oso ona, nire mobilarekin aterata baitaude (Kororen baimenarekin noski!).

Hementxe utziko dizuet pelikularen trailerra. Ingelesez dago, baina ideia bat izateko…

Ondo segi! =)

PD:Ahaztu argazkiena, interneten ez badaude ez du igotzen uzten. Jokiiin, zure laguntza behar dugu!

3 Responses to “Iruneren txokolatea!”

  1. Hi, Maikol Melenas!
    Ongi etorri gurera!
    Ikusi dut bideoak zintzilikatzeko zailtasuna… Ea azkar-azkar konpontzen dugun arazoa!
    Aldaketa batzuk egin dizkiot zuren artikuluari… Espero dut zure gustukoak izango direla… bestela, kendu eta kitto!
    Ondo pasa asteburua!

  2. Ederki iruditzen zait aldaketak egitea ega esan korrika eta presaka egin dut!

    oondo pasa astelehenerarte!

  3. zuru ez zen horrenbesterako izan, jajajajaj

    beste baten errepikau beharko deu!

Leave a Reply