“@ZK€N€@N”!!!!!!!!!!!!!!!!!

Zer moduz?

Ikusten duzuen bezala, azkenean animatu naiz gure blogean idaztera; pixka bat berandu, baina beno… zer egingo diogu ba!

Egia esan, ez dakit oso ondo zeri buruz idatzi…, aste osoaren laburpen txiki bat egitea pentsatu dut.

Astelehenean Kororekin Rainman pelikula ikusi genuen; anaia autista bat zuen gizon baten gorabeherak kontatzen zituen filmak. Egia esateko, nire ustetan, joan den astekoa (Las dos caras de la verdad) hobea izan zen,  baina beno! klase batzuk galdu genituenez ba… jejejej . Gainera, aste honetan ez genuen hamaiketakorik izan eta horrek ere kendu zion xarma puntu bat pelikulari. Bizkotxoa egitea pentsatzen hasi beharko dut beste egun baterako.

Ah!!! Ia ahaztu zitzidan esatea, filma ikusi baino lehenago, matematikako kontroltxoa izan genuela. Trigonometriari buruzkoa zen; egia esan, ez dakit zertarako balio duen zehatz-mehatz, ezta ze erabilera duen ere, baina nota beharrezkoa denez ba… ahal den hoberena egiten saiatu beharko dugu; ze erremedio!

Astearteari dagokionez, historiako kontroltxoa egitea pentsatuta zegoen hasiera batean, baina azkeneko momentuan ostegunera atzeratu zigun Korok, gure eskariak entzunaz.

Asteazkenean, nik gogoratzen dudala, ez zen ezer berezirik gertatu, ezta ostegunean ere; ekonomiako nota jakin genuen, hori bai. Nahikoa emaitza onak egon ziren Maiteren ustez eta oso pozik zegoen bera; horren emaitza onak ikusita, hiruilabetekoaren bataz bestekoan 2 puntuko balioa izango duela erabaki zuen. Ez zuela espero zioen.

Horrez gain azkenean filosofiako klasea izan genuen; egia esan, nik pertsonalki faltan botatzen nuen; nazkaturik nengoen horrenbeste ordezkapenekin.

Beno ba, hau izan da dena, inspirazioa bukatu zait. Gaur ostirala da eta bi egun ditugu aurretik ikasteko, etxekolanak egiteko, jejeej. Konturatzerako berriro astelehena.

Ondo pasa astebukaera eta txintxo ibili.

Gora LETRAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aiooooooooooooooooooooo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

A! Hementxe utziko dizuet Rain Man pelikularen trailerra.

One Response to ““@ZK€N€@N”!!!!!!!!!!!!!!!!!”

  1. Benooooooooo!
    Azkenean iritsi da Jonen artikulua! Ongi etorri gurera!
    Sinoteinporta, behintzat, pelikularen izena eta horrelakoak jarriko dizkizut, e? A! eta beste baterako esteka batzuk jarri beharko genituzke, ez? Ondo segi! Eta asteburuan hor esaten duzuna baino zerbait gehiago egin!! (Ondo pasatu eta horrelakoaz ari nintzen pentsatzen!).

Leave a Reply