Epa denoi!

Oraingoan niri egokitu zait asteko jardueren berri ematea, eta etxean nagoenez, txintxo-txintxo ikasten :-p, zereginarekin martxan jartzea pentsatu dut. Asteko filma “Despertares” izan da, benetan gertatua. Bertan Robin Williams eta Robert De Niro ziren pertsonaia nagusiak, eta azken honek bere rola ezinobeto burutzen duela esan beharra dago ospital pskiatriko batetako gaixo bat interpretatzean. Robin Williams, [...]

Itxura Aldaketa

Ikusten duzuen bezala gure blogean aldaketatxo batzuk egin ditut. Espero dut gustatzea txoko honen itxura berria, hala ere, norbaitek ez badu atsegin alda dezala. Aio eta ondo segi!