Epa denoi!
Oraingoan niri egokitu zait asteko jardueren berri ematea, eta etxean nagoenez, txintxo-txintxo ikasten :-p, zereginarekin martxan jartzea pentsatu dut.
Asteko filma “Despertares” izan da, benetan gertatua. Bertan Robin Williams eta Robert De Niro ziren pertsonaia nagusiak, eta azken honek bere rola ezinobeto burutzen duela esan beharra dago ospital pskiatriko batetako gaixo bat interpretatzean. Robin Williams, ordea, bertan lan egiten hasten den mediku bat da, orduko droga berri baten eragin onuragarriak deskubritzean gaixo katatonikoengan aplikatzen hasten dena. Ez dut filmari buruz ezer gehiago esango, izan ere, badakit zientzietako ikasleak gure blogaren jarraitzaile sutsuak direla, eta ez diet argitu nahi ezer gehiago, ikus dezatela beraiek(ajajajaajajaja).
Ikusi dezakezuenez astea ondo hasi zen, baina bizkotxoak faltan botatzen hasita nago. Azterketak gainean dauzkagu eta ziur nago denak lan eta lan ari zaretela (…), baina hauek bukatzean ni prest nago bat eramateko! jejeje
Beno, pelikulaz gain ostiraleko lehen ordua ere primeran pasa genuen Doraemonen armairua txukuntzen, jajajajaja. Koro geroz eta kaxa gehiago atera eta bukatzen ez zirela ematen zuen! Ahala ere Jon inor baino hobeto pasatzen ari zela ematen zuen, maskarak, kapelak, hegoak…zer ez zuen probatuko mutill honek? Antzerkia egitearen ideia pentsatu beharko dugu…eta disko bat grabatzearena ere bai! Aste honetan ensaiatu dugun kanta “Mami blue” izan da. Zenbait aldiz errepikatu ondoren, eta Maiderren barre algarez lagundurik, nahiko ondo atera zitzaigula esan beharra dago, jejej.
Ez dut txapa gehiegi sartu nahi, beraz horrela bukatuko dut blogeko nere lehen idatzia. Emen uzten dizuet filmaren trailerra (nahiko zaharra denez, nire ustez ez dago oso ondo, baina fimari buruzko ideia bat egiteko balio du):
http://www.youtube.com/watch?v=puJCjUsgq7o
Pd.: letreros, mahai aldaketa egitea lortu dugu! nahiz eta ni lehen ere ondo egon, pozten naiz! espero dut berriro ere azken ilaran zaudetenak pozik egotea, jajajajaja.
Muxu! Aiooo!!!
Lidia badakit azkeneko ilararena aipatzean niri erreferentzia egiten saiatu zarela. Ez dut trabarik azkeneko ilaran egoteagatik. Lehengo batean kexatu banintzen, sobratzen ziren mailetan eseritzea bidegabekeria bat zela iruditzen zitzaidalako izan zen. Zozketa egin da eta pozik nago.
Datorren asteko errepasoa ondo etorriko zaidalakoan nago, ez baititut psikologiako atal ulertu eta gogoratzen.. bitartean ahal dudana ikasten saiatuko naiz.
Muxu!