Irteera Donostiako Elizbarrutiko Artxibategira
Jonen izenean sartu bagara ere, denon artean idatzi behar dugu post hau. Goizean goiz trena hartu eta Donostiarantz abiatu gara zer aurkituko genuen oso garbi jakin gabe. Estaziora iritsi eta Londres hotelaren ondoan dagoen geltokira joan gara, han autobusa hartu eta Elizbarrutiko bideari ekiteko. Iritsi bezain laster, Joxeanek, artxiboko zuzendariak ongi-etorria eman digu. Jainkoari, Jesusi [...]