Irteera Ordiziako Bake Epaitegira

Kixketen gustura gosaldu ondoren, geure berokiak hartuta, Epaitegirantz abiatu ginen. Bertan geure aitona-amonen erregistro zibila aurkitzen saiatu ginen, geneuzkan datu gutxiekin.

Lidiaren amonarena aurkitzen hasi ginen, Ordizian jaioa zelakoan, baina liburuan ez zegoen Margarita Zozaiarik urte horretan Ordizian jaioa.

Segidan, Maitaneren amonarekin egin genuen proba, hau aurkituko genuen esperantzarekin. Eta halaxe izan zen, berehala egin genuen topo Margarita Gonzalezen erregistro zibila liburu zaharkitu horien barnean.

Amaitzeko, geure hirugarren amonarena aurkitzen jarri ginen, hau ere inongo arazorik gabe aurkitu genuen.

Jada aurkituak genituen geure gelako aitona-amona ordiziarren erregistroak, eta beraz, juzgatua utzi eta ikastolarantz abiatu beharko genuke, arazoa geure irteerari amaiera emateko gogorik ez genuela. Hori dela eta, geure erregistroak begiratzen jartzea etorri zitzaigun burura. Hauek begiratzen genbiltzala, geure artean Donostiar bat aurkitzen dela ohartu ginen. Irune naiz eta, nahiz eta Atletikoen jarraitzaile sutsua izan, bere sustraiak Gipuzkoako hiriburuan aurkitzen dira.

Hizketan genbiltzala, Ordiziako epaile izatearen kontua atera zen argitara, era honek egiten duen lana dela eta ez dela, Koro interesatu xamar ikusi genuen gaian. Nork daki, agian hemendik urte batzuen buru, Koro izango dugu Ordiziako epaile.

Ezkontza zibilen kontua ere etorri zen geure ahotara, eta datu batek, aho bete hortz utzi gintuen, dagoeneko Ordizian zibiletik badirela 5-6 bikote gay ezkonduak.

Hau guztia, argitara atera ondoren, ikastolara bueltatu ginen, baina ez guk nahi genuelako, baizik eta beste erremediorik geratzen ez zitzaigulako. Orain Donostiara egin behar dugun irteera gelditzen zaigu, beraz denak has dezakegu geure aitona-amona eta hauen aiten informazioa aurkitzen.

2 Responses to “Irteera Ordiziako Bake Epaitegira”

  1. Epa! e galdetu nun etxen nere amonana ta esan ziaten Oviedon jaio zala! ajajaajaja. Nei esan ziaten bizitza guztin ordizian bizi izan dala, eta horregatik ba pentsau nun emen jaioko zala, baino nere birraitona Oviedon eon zan lanen eta denborada bat han egon zienez nere amona bertan jaio zan, horregatik ez zan azaltzen :p Ez dakit norbaitei interesauko zaion baino bueno…ajajaja. Enga aio!

  2. Horixe interesatzen zaigula!
    Izugarrizko zortea duzu amonari galdetu eta konprobatzeko aukera izan duzulako. Pentsa 1800eko arbaso batekin gertatu balitzaizu! Horrelaxe geratuko zinake, nora joan jakin gabe!
    Segi horrela, ahal duzun guztia inbestigatzen!

Leave a Reply